NEED archivo [artxiboa]::
(Gure bandera pirata)


Kromo bat aldatzen dizut?

Dena 1978. urte inguruanhasi zen. Honela gogoratzen du gutxienez nire memoria zaharkituak garai hura, non askatasun korronte batek herrialde honetako gortinak astintzen zituen. Agur frankismoaren diktadura latz horri. Konstituzioa, demokrazia, errealitate berri bat, koloredun telebista, eta biluzien boom-a entrenatzen genituen. Ezin ahaztu Blandi-blub, Scalestria, Tragabolas jostailuak eta nola ez Atari bideo jolas kontsola besteak beste.

Adin nagusitasuna, 21 urtetik 18ra pastasen da, “El último tango en París” zen bizilagunen ikuskizun sailetan nagusitzen zen filmea, Bee Gee-ek diskoteketan arrakastatsu ziren eta kultur gorakada geldiezina zen. Garai hartan konturatu gabe kromo eta puxtarriekiko zaletasuna piztu zen nire baitan. Hamarkada batzuen ostean, XXI.mendean sartuak, ume hura, era misteriotsu batean, ume izaten jarraitzen du baina orain bere bilduma ez da kromoena, argazki konteporaneoena baizik. NEED fitxategia izena duen bilduma.

Obra original multzo bat biltzean datza (bihotz bat bezain angeludunak, adinaren Egia bezain dotoreak, oporrak bezain disdiratsuak, harriak bezain hahuskorrak…hau da, sakonak etta erabat erakargarriak) elkarrizketa bat lortzen duen lan baten bila eta bere obra guztiak osagarri dituena. Handik gutxira ikuslearekin. Hitzak baino harantzago doazen irudietaz mintzo naiz, irudi perfektua baino harantzago doazen irudietaz, eta intentziodun zentsu bat ematera jolasteko gaitasuna duten irudietaz.
Beste batzuen artean hitz egiteko ahalmena duten irudiak adibidez, errealitate eta ametsaren artean topaketa bilatzen dutenak, hildako natura emozioaz dohatzen dutenak, errepikaezinaren magia birsortzen dutenak edo une baten gozotasuna erakusten dutenak.

NEED artxiboak “c´est la vie” esapideari erantzuten dio; Lehena eta geroa, hemen eta oraina, bata eta bestea, barrua eta kanpoa, goia eta behea… irudikatzen dituen bitartean. Pixkat gehiago mugatzen? Lehenengo fase honen gaia bizitza modernoa izango da. Ideiaz eta ideiaz beteriko kilometroak eta kilometroak eta gaia sakon arakatu ondoren ideia gehiago. Orduan ibilbidea amaitzeko momentua iritsiko da, konklusio erraz bat besapean izanik: Edozein egunetan, konturatzen zara korrika joateko denbora eta espazioa besterik ez dagoen bizitza moderno hontan, zoriontasunaren aterako sarbidea aulki xume bat dela konturatzen zara egun batean; deskantsatzen eta patsadaz eserita pentsatzen uzten dizun aulki bat.

Gaur egun beste batzuen artean, NEED artxiboa osatzen dute: Naia del castillo, Ixone Sádaba, Patricia Bobillo, Iván Rodríguez, Carlos Terreros y Boris Hoppek. Familiak hazten jarraituko du.

Autorearen oharra: bla, bla, bla. Gailurrean egotea ez doa gurekin.

Eta orain zer?, Kromo bat aldatuko didazu?